TXERTOAREN PREMIA

Duela hogei urte inguru, gaixotasun ezezagun bat berebiziko bortizkeriaz hasi zen Estatu Batuetan jendea hiltzen. Inork ez zekien zer zen gaixotasun hura eta zerk eragiten zuen. 1983an sorburua Giza Immunoeskasiaren Birusa dela aurkitu zenean, urte gutxiren buruan zientzialariek txertoa prestatuko zutelakoan, jendea lasaitu egin zen.

GIBaren aurkako txertoa prestatzea oso zaila da hainbat arrazoirengatik. Alde batetik, birusak aldakortasun handia du; hau da, oso erraz mutatu eta botika berri batekiko erresistente bihurtzen da. Birusaren forma asko ezagutzen dira, hain zuzen ere. Gainera, guztiz immunea den talderik ez da ezagutzen, immunitate hori zertan datzan ikertu ahal izateko.

Bestetik, animaliak kutsatzen dituzten beste birus batzuk ere azter daitezke, tximinoak kutsatzen dituena, esaterako. Antzeko sintomak eta patologiak sortzen dituzte. Antzekotasun horiek direla eta, ikerketa-mota horrek GIBaren immunopatologia ulertzeko etekin handiak eman ditu.

Dena dela, birus antzekoenek ere txertoaren eraginkortasunean eragiten duten ezberdintasun garrantzitsuak dituzte. Adibidez, tximinoen birusak gizakiarenak ez duen Vpx proteina du, eta azken horrek, berriz, tximinoen birusak ez duen Vpu genea du. Beste gene batzuek, bietan egon arren, ez dute bi birusetan funtzio bera. Horrela, animaliekin probatutako txertoek ez dute gizakiekin erabiltzeko arrakastarik bermatzen.

Txertoaren bila
Oro har, birusen infekzioari aurre egiteko zelula babesleak jartzen dira martxan. Bide horretan ere, txertoaren helburua jarduera hori erraztea eta indartzea da, antibiotikoen ekoizpena sustatuz. Baina hiesaren kasuan, GIBak zelula babesle horietako batzuk kutsatzen ditu, CD4+ T zelulak hain zuzen ere. Sistema immunologikoa desorekatu egiten da. Horretan datza, bada, birusaren arrakasta, eta horregatik da oso zaila txerto eraginkorra garatzea. Txertoak kutsatu gabe gelditzen diren beste zelulak (CD8+ T zelulak) indartu beharko lituzke, baina hori ez da lan erraza. Ikerketen arabera, horiek CD4+ T zelulen laguntzarik gabe ezin diote lanari behar bezala ekin.

Infekzioaren hasieran CD8+ T zelulen erantzuna bortitza da. Baina birusak hainbat mekanismo ditu zelula horien eragina gainditzeko, besteak beste, hainbat mutazio sorraraz daitezke eta, azkenean, ondorio larriak ekar ditzake erasoak. Mekanismoa gainditzeko, material genetikoa muta daiteke eta horrek traba gehiago jartzen dizkio sistema immunologikoari.

Bestalde, birusaren aurkako antigorputzen sintesia susta daiteke. Antigorputzek birusak zelulak kutsatu baino lehen desaktibatu eta zelula babesleak (neutrofiloak eta monozitoak) abian jartzen dituzte. Beraz, antigorputzek birusa hiltzen ez badute ere, erantzun immunologikoaren anplifikazioa eragiten dute. Dagoeneko, birusaren kanpo mintza ezagutzen duen antigorputzak sortzea lortu da laborategian, baina antigorputz hori ez da oso eraginkorra.

Antigorputzen ekoizpena gaixotasun askorekin ahuldutako birus-aleen bitartez sustatzen da. Metodologia hori arriskutsua da, birusa behar bezala "ahultzea" lortu ez bada infekzioa eta gaixotasuna eragin ditzakeelako.

Hiesaren kasuan, tximinoak kutsatzen dituen birusarekin egin ziren ikerketak. Ahultzeko, zientzialariek nef izeneko genea kendu zioten eta makako batzuk kutsatu zituzten. Hasierako emaitzak onak izan ziren, antigorputzak sortu baitziren, baina denborarekin birusa mutatu egin zen eta patologiak sortu zizkien tximinoei.

Beste substantzia asko probatu dira antigorputzen ekoizpena sustatzeko, ADN-zatiak eta birus-zatiak adibidez, baina orain arte ez da tratamendu eraginkorrik prestatu. Defentsa sistema sendotzeko, txerto batek T zelula-mota biak indartu beharko lituzke, hots, CD4+ eta CD8+ T zelulak. Hala ere, bien erantzuna bermatuta ere, horrekin batera birusaren mekanismoa erasotzen duten beste konposatu batzuk gehitzea ere komeni da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario