SINTOMAK

Sintomarik bereizgarriena pertsona horren ahultasuna da. Hiesa inmunoeskasia sortzen du, hau da, zelula honak hiltzen doa gorputzari indarra kenduz.

“Nature” aldizkarian, joan den martxoan argitaratutako bi artikulutan azaldu zenez, HIES eragiten duten birusak, infekzioen aurka gorputzaren defentsa osatzen duten sistema linfatikoen noduluetan metatzen omen dira.Sintomarik agertzen ez zen bitartean oso zaila izaten zen birusa odolean detektatzea; oso ale gutxi detektatzen baitziren. Beraz, sintomak agertu aurretik oso zaila izaten zen inmunizazio-sistema erabat desagertzea. Horregaitik, zenbait ikerlek duda asko izan du hiesa sortzen duen birusaren inguruan

Sintomarik gabeko fasea urte batetik 13ra edo gehiagora luza daiteke eta ikerlarien ustetan, fase honetan, birusa “T CD4 zelula” deituriko globulu zurien barruan eraginik sortu gabe mantentzen zen. Globulu zuriak oso garrantzitsuak dira gizakiaren defentsa-sistemarako eta, beraz, birusek globulu zuriak kaltetuz gero defentsarik gabe geratuko litzateke gorputza. HIESaren birusek eragiten ez duten bitartean, inmunizazio-sistemako zelulek ez dituzte aipatu zelulak detektatzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario