Transmizio bideak eta Prebentzioa


TRANSMIZIO BIDEAK:

GIBa EZ da transmititzen
  • Listuaren bidez.
  • Mahai tresna berak erabiltzeagatik.
  • Infekzioa duten pertsonak musukatu edo ukitzeagatik.
GIB birusa BAI kutsatzen da:
  • Infektatutako pertsonekin, babesik gabe, preserbatiborik erabili gabe, adibidez, sexu harremanak izateagatik.
  • Xiringa, hortzetako eskuila edo bizar xafla bera erabiltzeagatik, infektatutako odolaren arrastoak izan baititzake.
  • Transfusio batean, infektatutako odola hartzeagatik.
  • Infektatutako amatik fetura, karenaren bidez.

Prebentzioa

  • Edozein eratako harreman sexualetan preserbatiboa erabiltzeak kutsatzeko arriskua gutxitzen du. Hau da, sexu-harremanetan, bikoteak egonkorrak ez badira, edo izan arren, infektatuta egoteko arriskurik egonez gero, preserbatiboa erabili behar da.
  • Orratz edo xiringen trukaketarik ez da egin behar.
  • Gaixotasun hau dutenek ez dute odolik eman behar, ezta plasma, organo edo semenik ere. Infektatutako pertsonen odola uki dezaketen tresnak (xiringa, hortz eskuilak, bizar xaflak…) ez ditu beste inork erabili behar.
  • Gaixotasunak jotako edo birusa duten emakumeek ez lukete umerik izan behar. Izanez gero, ez liokete eman behar bularrik.
Ez da osasun-zentro edo ospitaletan gaixotasuna hartzeko beldurrik izan behar, odola ateratzeko edo transfusioak egiteko materiala behin besterik ez baita erabiltzen. Gainera, emaileen odolak oso analisi zehatzak pasatu behar izaten dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario