Birusari buruzko infromazioa

Giza Inmunoeskasiaren Birusa (GIB) erretrobirus bat da, ARN bere baitan daukan proteinez osatutako barne estalki edo "core" bat daukana, eta glikoproteinez osatutako kanpo estalki bat. Barne estalkiaren barruan ARNz gain, alderantzizko transkriptasa deritzan entzima dago; hau da erretrobirus bat definitzen duena eta haren erreplikaziorako ezinbestekoa dena.
Beste birusak bezala, GIBa ezin da era independentean bizi, eta zelula baten barruan bizi behar du. GIBaren ezaugarria erantzun immunologiko ororen ardura duten T4 linfozitoak eraso eta desegitea da. Azken hauek organismoaren defentsan parte hartzen duten beste zelula guztiak koordinatzen baitituzte.
T4 linfozitoak inbaditu ahal izateko GIBak bere kode genetikoa ( ARNz osaturik dagoena), T4 linfozitoenean (ADNz osatuta) barneratu behar du. Horretarako birusak aldez aurretik ARNa ADN bihurtu behar du, eta hori alderantzizko transkriptasa entzimari esker egiten du. Behin GIBak bere kode genetikoa T4 linfozitoenean ezarri ostean, linfozito horiei esker bere burua erreplikatu ahal izango du, zelula horiek suntsituz eta sistema inmunologikoa ahulduz.


Hona hemen bi animazio azaldutakoa hobetu ulertzeko:
http://www.youtube.com/watch?v=f6wXtuJAKo8&feature=related

http://www.youtube.com/watch?v=8dAwk3KJz1k&feature=related

No hay comentarios:

Publicar un comentario